Orizki auzoa 27. 31760 Etxalar. Navarra.

baserri@baserriexperience.com

(+34) 618 778 328
SARRERA

22

Urr
IRTEERA

24

Urr
BASERRI, ZURE LANDA ESPERIENTZIA

Ostatua eskaintzen dizugu, bertan landa egonaldi apartaz gozatzen ahalko duzu, Etxalar eta Zugarramurdi herri harrigarrien artean, natura betean, Iruñea, Donostia edo Biarritz bezalako leku interesgarrietatik hurbil. Behar duzun guztiarekin hornitutako leku bat, guztiz ase sentiarazteko, zure familiarekin eta lagunekin pribatutasun osoz lasai gozatzeko.

Bizi ezazu landa esperientzia bat, zure zentzumenak ernaraziko dituena, eta senti ezazu ehun urtez goiti izan arren bere esentzia gordetzen duen baserri birgaitu batean ostatu hartzearen magia. Arkitektura tradizionala izan arren, erosotasun handiena lortzeko pentsatutako instalazioak ditu, ingurumena errespetatzen dutenak energia garbia/biomasa erabiltzen dutelako.

“Baserri”ren kokapen ezin hobeak aukera emanen dizu ostertzean mendien eta Etxalar herriaren beraren panoramika bikainaz gozatzeko. Etxe barrutik ere ikusiko dituzu bista horiek, leihate ederrak baititu, eta are hobeto ikusiko dituzu lorategiko terrazako besaulkietatik.

HONAKO HAU ESKAINTZEN DIZU BASERRIK

4 logela zabal, horietako bat mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarria. Guztiek dute ohe bikoitza, sofa ohea, barruko komun osoa eta telebista. Horrez gain, beheko solairuan tximiniadun egongela handi bat dugu. Bertan, hainbat gunez gozatzen ahalko duzu, erlaxatzeko, lasai irakurtzeko edo telebista ikusteko. Jangela handia eta guztiz hornitutako sukaldea ere badu. Txikienek ere gozatzeko pentsatutako instalazioak dira. Nahi izanez gero, aukera dago gosari zerbitzua erreserbatzeko. Kontsultatu eskuragarritasuna eta tarifak.

EKIPAMENDUA BASERRIREN

Beheko solairua

  • Egongela zabala: tximinia, irakurtzeko gunea, telebista gunea, eta idazmahai eta Internet gunea.
  • Mugikortasun urria duten pertsonentzako logela irisgarria: ohe bikoitza, sofa ohea, telebista eta komun osoa.
  • Jangela zabala, mahai handiarekin.
  • Guztiz hornitutako sukaldea.
  • Komuna/garbiketa gunea, guztiek erabiltzeko.

*WiFi gunea etxe osoan.

Lehen solairua

  • 3 logela zabal: ohe bikoitza, sofa ohea, telebista eta komun osoa.
  • Irakurtzeko gunea.

Kanpoko aldea – lorategia

  • Terraza, kanpoko altzari eta toldoarekin.
  • Kanpoko mahaia.
  • Lorategi handia, barbakoarekin.