Orizki auzoa 27. 31760 Etxalar. Navarra.

baserri@baserriexperience.com

(+34) 618 778 328
SARRERA

16

Abu
IRTEERA

18

Abu

BASERRU LANDETXEA ERRESERBATZEKO BALDINTZA OROKORRAK

  • Ostatua bezeroarentzat eskuragarri egongo da kontratatutako iritsiera egunaren 16:00etatik aurrera.
  • 12:00ak aitzin irten beharko da, eta ostatua ongi gelditu beharko da: zaborrik gabe, hondakinik eta kalterik gabe.
  • Gutxieneko egonaldia 2 gauekoa izanen da.
  • Uztailean eta abuztuan gutxieneko egonaldia astebetekoa izanen da.
  • Jaiegunetan, zubietan, Aste Santuan eta Gabonetan, tarifa ostiraletarako eta larunbatetarako zehaztutako bera izanen da.
  • Etxeko animaliarik ez da onartzen instalazioetan.
  • Establezimenduak eskubidea du 200 euroko fidantza bat eskatzeko, instalazioen, altzarien eta objektuen erabilera egokia bermatzeko. Fidantza hori bankuko transferentzia bidez itzuliko da, gehienez ere 7 eguneko epean.
  • Erreserbak eurotan eginen dira, bankuko transferentziaz zein VISA, MASTERCARD edo AMERICAN EXPRESS txartelak erabiliz.
  • Erreserbaren titularrak bertaratuko diren pertsonen kopurua adieraziko du, eta bakoitzaren dokumentazioa aurkeztuko du iristean.

ERRESERBA ORDAINTZEKO MODUA

Guztizko zenbatekoaren % 40, erreserba egitean iristeko datarako 30 egun natural baino gehiago gelditzen badira. Gainerakoa establezimendura iristean.

Guztizko zenbatekoaren % 100, erreserba egitean iristeko datarako 30 egun natural edo gutxiago gelditzen badira.

Erreserba berretsitzat joko da behin establezimenduak dagokion zenbatekoa jaso duenean eta erreserbaren titularrari onarpena eta baieztapena bidali dionean.

ERRESERBAK ALDATZEA

Edozein aldaketa posta elektronikoz eskatu beharko du erreserbaren titularrak. Egonaldiaren egunak murriztu behar baditu, ezeztatzeko ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkio kendutako egunengatik, eta egunak gehitu behar izanez gero, gehitu eginen dira, posible denean, indarrean dauden baldintzetan.

ERRESERBAK EZEZTATZEA

Posta elektronikoz eskatu beharko du erreserbaren titularrak.

Aurreikusitako iritsiera egunerako 60 egun baino gehiago falta badira, aurreratutako zenbatekoa itzuliko da, administrazio gastuetako 50 euro salbu.

60 eta 31 egun artean eskatzen bada, aurreratutako zenbatekoaren % 50 itzuliko dio establezimenduak, administrazio gastuetako 50 euro salbu.

30 egun edo gutxiago falta direla eskatzen badu, establezimenduak ez du itzuliko aurreratutako zenbatekoa.

Hala dagokionean, zenbatekoa itzuli behar bada, bankuko transferentzia bidez egingo zaio titularrak azaldutako kontuari, 7 eguneko epean.